Julián Gayarre tenor lirikoa izan zen, mundu osoan ospetsua, inoizko operako tenor onenetakotzat joa. Munduko antzoki garrantzitsuenetan arrakasta erdietsita, 1890ean hil zen, bere ibilbideko unerik gorenean, eta lirikaren mundua erabat hunkituta utzi zuen.
Erronkarin (Nafarroa) jaio zen, 1844an, artzain-familia xume batean. Artzaina, dendaria eta errementaria izan ostean, musikaren arlora jo zuen, Iruñeko Orfeoian. Kantua ikasi zuen, Madrilen eta Milanen; hiri italiarrean jo zuen goia, 1876ko urtarrilaren 2an, bere opera gogokoena, “La Favorite”, Teatro alla Scala-n abestu zuenean, alegia, kantuaren agertoki prestigiotsuenean. Divo erronkariarrak izugarrizko arrakasta izan zuen ordura arte izandako publiko zorrotzenaren aurrean. Hortik aurrera, tenorraren ospea munduan zehar hedatu zen, eta bere garaian munduko tenor onentzat jo zuten. Europa eta Ameriketako antzoki garrantzitsuenetan abestu zuen: Mosku, Viena, Milan, Buenos Aires, Londres, Madril, Erroma, Monte-Carlo, Lisboa... eta denetan lortu zuen arrakasta itzela. Bere garaiko konpositore onenen obrak estreinatu zituen, Wagnerrenak edo Donizetirenak, kasu. Europako errege-erreginak liluratuta zeuden beraren ahotsarekin, eta domina prestigiotsuenak eta askotariko sariak jaso zituen. Gayarraren gertukoek beti nabarmentzen zuten zenbat maite zuen bere sorterria; erronkariarra izatea zen, abeslariarentzat, bere titulurik prestigiotsuena. Madrilen zendu zen, 1890eko urtarrilaren 2an, eta bere gorpua, herritarren mirespena jasota, Erronkarira eraman zuten, non Mariano Benlliure eskultoreak egindako mausoleo artistiko batean dagoen.
Hona hemen Julián Gayarreren biografia laburtua, jaio zenetik zendu zen arte, urtez urte, bidaiak, emanaldiak, familia-kontuak eta abarrak nabarmenduta.
Erronkarin jaio zen. Mariano Gayarre Mainz eta María Ramona Garjón Janduaren semea. Aitaren aldetiko aitona-amonak: Pedro Manuel Gayarre (Gardekoa) eta María Fermina Mainz (Erronkarikoa). Amaren aldetiko aitona-amonak: Antonio Garjón eta María Ramona Jandua, biak Erronkarikoak.
Ikasketak bukatu zituen, Erronkariko eskolan, eta artzain hasi zen lanean.
Iruñeko mertzeria batean, dendari jardun zuen lanean. Nafarroako hiriburuan entzun zuen musika lehenengo aldiz.
Errementari hasi zen, Irunberrin.
Iruñera joan zen bizitzera.
Pinaki Aroztegian hasi zen beharrean.
Iruñeko Orfeoian sartu zen, non Miguel Hilarión Eslava maisuak entzun zion. Gero, Madrilera joan zen, eta Kontserbatorioko beka irabazi zuen.
Madrilen ikasi zuen, Lázaro Mª Puigekin.
Aurrenekoz abestu zuen jendaurrean, Tuteran.
Kantu-sari bat eskuratu zuen, Madrilgo Kontserbatorioan.
Iraultza hasi zen Espainian. Hasieran, Gayarre aldekoa zen; liberala zen, eta, antza, Alderdi Errepublikanoko kidea. Halere, Gobernu iraultzaileak aplikatu zituen lehenengo erreformetako batek Kontserbatorioaren barnetegietako plazak ezabatu zituen.
Ramón anaia ezkondu zen.
Ikasketa-bekarik gabe geratu zen. Koruko abeslari aritu zen. Joaquín Gaztambide maisuak uko egin zion Gayarreren irakaslea izateari.
Iruñera itzuli zen.
Ongintzazko emanaldia Italiara kantu-ikasketekin jarraitzeko egingo zuen bidaiaren gastuak ordaintzeko. Nafarroako Foru Diputazioak 6.000 errealeko beka eman zion.
Milanera iritsi zen. Gerli maisuarekin ikasi zuen. Bere lehen izena (Sebastián) ezabatu, eta, besterik gabe, Julián erabiltzen hasi zen.
Teatro di Varese-rekin kontratu bat sinatu zuen, L'elisir d'amore operako tenor nagusia izateko. Urriaren 5ean kantatu zen estreinakoz jendaurrean, ama hil zitzaion egun berean. 21ean, agertokira Una furtiva lágrima d’amore erromantza abestera atera behar zuenean, amaren heriotzaren berri eman zion telegrama jaso zuen. Ondorioz, zeharo hunkituta abestu zuen, eta horrek arrakasta izaten lagundu zion. Horixe izan zen tenorraren lehenengo arrakasta garrantzitsua. Urte honetan, halaber, Napoliko Santa Maria la Nova eliza bisitatu zuen, nazioartean ezagun Pedro Navarro erronkariarraren gorpua dagoen tokia, hain zuzen.
Comon eta Pisan abestu zuen.
Estreinakoz kantatu zuen Milango Teatro Carcano-n.
Graziella, Montirena, estreinatu zuen.
Cremonan, egundoko arrakasta izan zuen Victor Hugoren Ruy Blas obrarekin.
Ramón anaia (Fermina eta Valentínen aita) hil zen, 32 urte zituela.
Erroman, Il Guarany estreinatu zuen, Antônio Carlos Gomes konpositorearena. Geroago, Gayarrek bere errepertoriotik ezabatu zuen, egilearekin liskar gogorra izan ondoren.
Lehenengo aldiz kantatu zuen Lucrezia Borgia.
Sevillan abestu zuen.
Tannhäuser arrakastatsua egin zuen, Bolonian.
Aurrenekoz abestu zuen L’Africaine.
Málagan kantatu zuen.
Estreinakoz abestu zuen La Favorite.
Denboraldi paregabea hasi zuen, San Petersburgon.
Moskun kantatu zuen.
Adelina Pattirekin abestu zuen, Vienan.
Errusiako bigarren denboraldia hasi zuen.
Bigarrenez kantatu zuen Vienan.
Victoriano anaia hil zen, Infanteriako tenientea, 34 urte zituela.
Munduko tenor onena izendatu zuten, Milango Teatro alla Scala-n La Favorite opera abestu ostean.
La Jocunda estreinatu zuen, Teatro alla Scala-n.
Buenos Airesko Teatro Colón-en debutatu zuen.
Beste emanaldi bat Milango Teatro alla Scala-n.
Udaberriko denboraldia Covent Garden-en egin zuen, Londresen.
Aurkezpen zoragarria, La Favorite operarekin, Madrilgo Teatro Real-en.
Mariano Gayarre jaunak semearen arrakasta ugarietako bat ikusi zuen, Gabonetan.
Bigarren denboraldia Londresko Covent Garden-en.
Madrilgo Teatro Real-eko denboraldia inauguratu zuen, Rigoletto operarekin.
Hirugarren denboraldia Londresko Covent Garden-en.
Etxe berria eraiki zuen Erronkarin.
Wagnerrek zoriondu egin zuen, bere Lohengrin opera abesten entzun eta gero.
Musika-emanaldia eskaini zuen Donostian, Pablo Sarasaterekin eta Juan María Guelbenzurekin batera, aste batzuk lehenago sute batek sarraskituriko Jaurrieta hiribilduari laguntzeko.
Lucia di Lammermoor abestu zuen, Madrilen, Adelina Pattirekin.
Lohengrin estreinatu zuen, Madrilen. Emanaldi horren berezitasuna izan zen Teatro Real-en lehenengo aldiz aritu zela artista bat, Gayarre, hain zuzen, argindarrarekin.
Sevillako Katedralean El Miserere abestu zuen, Miguel Hilarión Eslava maisuarena.
Beste behin Covent Garden-en.
Bartzelonan aritu zen lehen aldiz, La Favorite operarekin.
Emanaldiak Mallorcan eta Valentzian.
Emanaldia Monte-Carlon.
Le duc d’Albe estreinatu zuen, Erroman.
Emanaldia Valladoliden.
Pablo Sarasaterekin eta musikaren esparruko garaiko beste pertsona ezagun batzuekin batera, Iruñeko sanferminetan izan zen.
Aita hil zen.
Lehen aldiz abestu zuen Lisboako Teatro Nacional de San Carlos-en, La Favorite opera.
Larriki gaixotu zen, Napolin.
Zaragozako Pilarreko Ama Birjinaren Basilikan abestu zuen.
Emanaldia Málagan.
Portugalgo Luis I.a erregeak Santiago Ordenaren domina jarri zion.
Estreinakoz abestu zuen Parisko Teatro Los Italianos-en, Lucrezia Borgia. Le Figaro egunkariak tenorraren omenezko festa eskaini zuen.
Turinen abestu zuen, Erakusketa Nagusi Italiarrean.
Bartzelonako Liceu-ko denboraldia hasi zuen.
Emanaldia Valentzian.
Emanaldiak Sevillan eta Cádizen.
Beste behin Madrilgo Teatro Real-en. Gobernuak Isabel Katolikoaren Gurutzea eman zion.
Aurrenekoz abestu zuen Parisko Ópera-n, L’Africaine, frantsesez.
Emanaldia Covent Garden-en, Londresen.
Maria Kristina erreginak Karlos III.aren Gurutzea eman zion.
Die Königin von Saba lana, Goldmarkena, estreinatu zuen Madrilgo Teatro Real-en.
Emanaldiak Alacanten eta Bartzelonan.
Londresen kantatu zuen, Victoria erreginaren Jubileuaren festetan.
Erronkariri, bere sorterriari, opari egin zion pilotalekua inauguratu zuen. Halaber, bertako eskolen eraikuntza abian jarri zuen.
Berriz abestu zuen Madrilgo Teatro Real-en.
Emanaldiak Milanen eta Erroman. Italiako gobernuak Italiako Koroako Zaldun izendatu zuen.
Bartzelonako Nazioarteko Erakusketako errege-emanaldietan kantatu zuen.
Bartzelonako Liceu-ko denboraldia inauguratu zuen, L’Africaine operarekin. Denboraldi horretan, Lucrezia, Lohengrin eta Les Huguenots ere abestu zituen Kataluniako hiriburuan.
Azkeneko aldiz kantatu zuen Napolin, Teatro di San Carlo-n, L’Africaine, La Favorite eta Lucrezia Borgia. Madrilgo Teatro Real-eko denboraldiari amaiera eman zion, Medea Borrelli divarekin batera.
Berriz ere Madrilgo Teatro Real-en, L’Africaine operarekin.
Madrilgo Teatro Real-en Georges Bizeten Les Pêcheurs de Perles estreinatu zuen.
Azken gaua Les Pêcheurs de Perles operarekin. Emanaldiaren erdian, ahotsak huts egin zion.
Gripe-bronkopneumoniaz gaixotu zen.
Gaixotasuna larriagotu egin zen.
Azken igurtzia eman zioten.
Goizaldeko 4:25ean zendu zen. Laringea atera zioten.
Atsekabe-adierazpen zirraragarria Madrilgo kaleetan.
Erronkariko hilerrian ehortzi zuten.