Oro har, tenorrek abestearen abesteaz ezin hobeto menderatzen duten opera- eta aria-sorta bat izaten dute beren errepertorioan; beren eztarriak musika-lan horietan erabateko arrakasta izateko hezi dituzte.
Julián Gayarreren kasuan, eta hauxe da harrigarria, kazetarien kronikek diote, batetik, arrakastatsu egiten zuen errepertorioa oso zabala zela, ohi ez bezala, eta, bestetik, gai zela ahots-erregistro zeharo desberdinak eskatzen zituzten operekin arrakasta izateko.
Ez dago tenorraren ahotsaren inongo grabaketarik, baina garaiko prentsan agertu ziren musika-kritikak aztertuta, eta kontuan hartuta bere errepertorioan askotariko obrak zeudela, bat gatoz egungo tenor paregabeetako batzuen iritziarekin: Gayarreren ahotsa bezalakorik ez da inoiz izan.
Julián Gayarrek antzokietan abestu zituen opera guztien zerrenda: