es | eu | fr | en

Gayarre Bilduma

Julian Gayarre museo-etxeak gordetzen duen bildumak Nafarroan pieza kopuru handiena biltzen du XIX. mendean munduko lehen tenore izan zenari buruz.

Bilduma hau osatzen duten funtsen zati handi bat tenorearen oinordekoek eman zituzten 1889an; beste zati garrantzitsu bat badator oraindik gure erakundera iristen diren dohaintza eta lagapenetatik, partikular eskuzabalek eginak.

Argazkiak, dominak, izendapenak, libretoak, partiturak, prentsa-kritikak, objektu pertsonalak, baita bere emanaldietan erabili zituen jantziak eta osagarriak ere. Denek osatzen dute erronkariar ospetsuari buruzko bilduma harrigarria.

Julián Gayarre Fundazioaren helburu nagusietako bat haren ezagutza zabaltzea eta hari buruzko ikerketa sustatzea da. Horretarako eta dokumentaziorako sarbidea errazteko, atal honetan eskuragarri daude tenorearen bizitzari buruzko zenbait funts, hiru hilean behin aldatzen joango direnak, hari buruz jakin, aztertu eta ikertzeko.

Oraingo honetan tenoreak eskuz idatzitako 8 gutun aurkezten dira, García Muñoz familiak dohaintzan utziak, Conrado García jaunaren ondorengoak. Conrado Gaiarreren musika-prestakuntza eta ondorengo ibilbide artistikoa gehien lagundu zuen pertsonatzat jotzen da.

Dohaintza horri esker, aurten "Bataglia. Milango Scalaren gutuna" izeneko erakusketa txikia prestatu da, Gayarreren jaiotzaren 175. urteurrenarekin bat. Erakusketa ikusgai dago Julian Gaiarre museo-etxean, gutun horietako bi barne (CE0905 eta CE0901).



Edukien bilatzailea