SEBASTIÁN JULIÁN GAYARRE GARJÓN
Erronkari, 1844 - Madril, 1890
Tenorra
Nazioartean inoiz izandako erronkariar ospetsuena dugu. Julián Gayarre operako tenor onenetakotzat jotzen da. Musikaren mundua Conrado Garcíaren eskutik ezagutu zuen, Gayarerren dohain apartez jabetuta Iruñeko Orfeoian sartu zuenean. Orduan, erronkariarrak tenor-ibilbide paregabea hasi zuen, eta 1876ko urtarrilaren 2an goia jo zuen: egun horretan, Gayarrek bere opera gustukoena kantatu zuen, “La Favorite”, kantuaren agertoki entzutetsuenean, Milango Teatro alla Scala-n, hain zuzen. Bere buruaz oso seguru, divoa oholtzara atera, eta ordura arte izandako publiko zorrotzenarentzat abestu zuen. Gau hartan, Gayarre, hamarkada batzuk lehenago artzain xumea zena, munduko tenor onena bihurtu zen betiko. Mosku, Viena, Milan, Buenos Aires, Londres, Madril, Erroma, Monte-Carlo, Lisboa... banan-banan, arrakastatsu beti, entzunareto bikainenetan aritu zen. Europako errege-erreginak liluratuta zeuden haren ahotsarekin, eta domina prestigiotsuenak eta askotariko sariak jaso zituen. Abeslariaren gertukoei izugarrizko atentzioa ematen zien zein sakonki maite zuen beraren sorterria. Gayarrerentzat, erronkariarra izatea zen bere titulurik prestigiotsuena. Madrilen zendu zen, 1890eko urtarrilaren 2an, eta bere gorpua, herritarren mirespena jasota, Erronkarira eraman zuten, non Benlliure eskultoreak egindako mausoleo artistiko batean dagoen.