PERTSONAIA
GAIARRE GARJON, Sebastian Julian.
(Erronkari, 1844 – Madril, 1890). Tenorea.
Musikaren unibertsora Conrado Garcíaren eskutik sartu zen. Honek, Gaiarreren aparteko dohainak ikusirik, Iruñeko Orfeoian sartzen lagundu zuen, eta honela abiatu zen Erronkariko tenore gaztearen ibilbide bikaina, 1876ko urtarrilaren 2an, Milango Scala antzoki ospetsuan “La Favorita”, bere operarik maiteena, abestu zuen egunean bere karrerako momentu gorena izan zelarik. Bere buruaz ziur, erronkariar tenorea eskenatokian agertu zen eta lehenago inoiz entzun ez zuen publiko zorrotzenaren aurrean abestu zuen. Gau hartan, ordura arte artzain xumea izandako Julian Gaiarre munduko tenorerik hoberena izatera heldu zen.
Mosku, Viena, Milan, Buenos Aires, Londres, Madril, Erroma, Montecarlo, Lisboa..., Auditorium ospetsuenetan abestu zuen, beti arrakastatsu. Europako errege- erreginak bere ahotsaren aitzinean makurtu ziren, eta kondekorazio entzutetsuenak eta mota guztietako sariak jasotzeko merezimendua erakutsi zuen behin eta berriz. Hurbiletik ezagutu zutenentzako oso deigarria zen Gaiarrek bere sorterriarenganako erakusten zuen maitasun sakona. Gaiarrerek erronkariarra izatea zuen titulurik garrantzitsuena.
Madrilen hil zen 1890eko urtarrilaren 2an eta bere gorpua Erronkarira eraman zuten herriaren mirespen eta berotasunak lagundurik, bertan ehortzia izan zelarik, Benlliure eskultorearen mausoleo ederraren azpian.